Dorothy Irene Heigh (Richmond, Virginia, AEB, 1912ko martxoaren 24a - Washington Hiria, AEB, 2010eko apirilaren 20a) estatubatuar funtzionario, hezitzaile eta aktibista izan zen, eskubide zibilen eta emakumeen eskubideen alde. Haren gizarte-lana emakume afroamerikarren arazoetan oinarritu zen, hala nola analfabetismoa, langabezia eta boto eskubidea. National Council of Negro Women erakundeko lehendakaria izan zen 40 urtez, eta Askatasunaren Presidentetza Domina jaso zuen 1994an, eta Estatu Batuetako Kongresuaren Urrezko Domina 2004an, egindako lanagatik.[1]
© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search